Julian Barrenetxea eta Kantaka abesbatzek kontzertua eskainiko dute ostiralean Sanagustinen

Uztarria.eus 2018ko eka. 27a, 11:42
Julian Barrenetxea abesbatza.

19:30ean hasiko dira zuzenekoak. Azpeitiko kantariek eta Lazkaoko abeslariek elkarbanatuko dute oholtza. 

Ostiralean, hilak 29, kontzertua eskainiko dute Azpeitiko Julian Barrenetxea abesbatzak eta Lazkaoko Kantaka abesbatzak, Sanagustin kulturgunean. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira, eta herritar oro hurbil daiteke Azpeitiko zein Lazkaoko abesbatzen doinuak entzutera,  

Joan zen abenduan eskaini zuen Julian Barrenetxea abesbatzak ahots zuriko aurreneko kontzertua. Hiru hamarkadatako ibilbide luzea du Azpeitiko abesbatzak, eta urte horietan guztietan garai oparoagoak eta apalagoak bizi zan ditu. 30 urtean, ahots nahasietako korua izan zen baina iazko martxoan ahots zuriko korua izatera igaro zen, gizonezkoen faltagatik. Zuzendaria aldatzeko erabakia ere hartu zuen urtearen hasieran ahots taldeak, eta Jaime Amenabarren erreleboa hartu zuen Javier Alberdik. Ostiraleko zuzenekoa Alberdik gidatuko du.