Loiolabideko petrilaren beste zati bat koloreztatu dute udaleku irekietako gaztetxoek

Uztarria.eus 2018ko eka. 27a, 11:06

Astelehenean hasi ziren dozenaka gaztetxo udaleku irekiez gozatzen, eta hainbat ekintza egingo dute datozen egun eta asteetan. Horien artean, atzo, Loiolako Inazio Hiribidea eta igerilekua lotzen dituen zubiaren ondoko petrilaren zati bat koloreztatu zuten. Iaz Urola ibaiaren uholde arriskuak txikitzeko lanak egin zituen inguru horretan Udalak, eta ibai ondoko baranda kendu eta pareta petrila egin zuen Loiola alderako petril zatia margotu zuten, eta hala eremu horretako horma osoari estali diote gris kolorea; izan ere, iaz herrigune alderako zatia margotu zuten udaleku irekietako gaztetxoek. (Argazkiak: Azpeitiko Udala)