Bizikleta, leku pribilegiatuan

Uztarria.eus 2018ko eka. 26a, 11:09

"Goi mailako parkinak Azpeitian" testuarekin lagunduta argitaratu du honako argazki hau Maite Garmendiak Twitterren. Atzokoa da irudia, eta bertan bizikleta bat ageri da plazako aldamioaren gorenean. Hiru zenbakidun etxearen ataria eraisteko lanak ari dira egiten plazan, eta atzo etxea barrutik husten aritu ziren beharginak. Etxe barruan aurkitutakoa ote da bizikleta?