Sariak banatuz agurtu du denboraldia Iraurgi Saskibaloi Taldeak

Uztarria.eus 2018ko eka. 25a, 20:24
Saridunen eta ordezkarien talde argazkia. (ISB)

Ohiturari jarraituz, goizean Oñatzera igoera egin zuten bizikletaz, eta ondoren, jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta laguntzaile guztiak Loiola hotelean elkartu ziren bazkaltzeko.

Iraurgi Saskibaloi Taldeak denboraldia agurtu zuen larunbatean, ekainak 23. Ohiturari jarraituz, goizean Oñatzera igoera egin zuten bizikletaz, eta ondoren, jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta laguntzaile guztiak Loiola Hotelean elkartu ziren bazkaltzeko. Amaieran, urteko jokalari eta entrenatzaile onenen sariak banatu zituzten Azkoitiko alkate Jabier Zubizarretak eta Estitxu Elduaien eta Agustin Lizarralde Azpeitiko zinegotziek.

Honako hauek izan ziren sarituak:
• Entrenatzaile onena: Jon Camposek, Julen Etxanizek eta Imanol Zubizarretak osatutako taldea.
• Sammic Hosteleria: Mirza Bulic.
• Añares Rioja: Iraia Peña.
• Disdira Bitxitegia: Eneko Irulegi.
• Errotaundi Okindegia: Jon Ander Iriondo.
• Txintxu gozotegia: Maite Galdos.
• Aranur: Miren Ezama.
• Alter Consulting: Ierai Aizpitarte.
• Pako kaldereria: Oier Azkue.
• Movilteck: Paula San Juan.
• Fiskalan: Lide Etxaniz.
• No+vello: Maren Odriozola.
• Grupo Zaher: Manex Ansorregi.
• Iragaz: Ioritz Legarda-Ereño.
• Boluntario saria: Josu Garmendia.