Julen Egigurenek Tolosako San Joan Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2018ko eka. 25a, 16:35

Julen Egiguren pilotariak Tolosako San Joan Txapelketa irabazi du. Atzo, igandea, jokatu zuen azpeitiarrak lau eta erdiko txapelketako finala Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta 22 eta 15 hartu zuen mendean Ander Murua. Hiru mailatan jokatu dute txapelketa, eta jubenilen txapela jantzi du Egiguren azpeitiarrak. Argazkian, Egiguren ezkerrean. (Irudia: Txetxu Urbieta)