Joseba Albizu laugarren, Quebrantahuesos bizikleta lasterketan

Uztarria.eus 2018ko eka. 25a, 14:18

Larunbatean jokatu zuten 199 kilometrotako lasterketa, Sabiñanigon (Huesca, Espainia), eta azpeitiarrak 05:30:23 denbora behar izan zuen helmugaratzeko.

Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarrak laugarren postuan helmugaratu zen larunbatean, ekainaren 23an, Sabiñanigon (Huesca, Espainia) jokatutako Quebrantahuesos lasterketan. Albizuk 05:30:23 denbora behar izan zuen 199 kilometroko ibilbidea osatzeko. Raul Portillo izan zen helmugaratzen azkarrena, 05:29:46 denborarekin. Hemen ikus daiteke sailkapen orokorra.