Urrestillako sanjuanak 2018

Urrestilla dantzan jarri dute AGL eskolako ikasleek

Uztarria.eus 2018ko eka. 25a, 13:41

Urrestillan San Juan festak ari dira ospatzen, eta, atzo, igandea, biharamuna pasatzeko plan aparta izan zuten. Hain zuzen ere, Angel Oiarzabalen AGL eskolako ikasleek areto dantza ikuskizuna eskaini zuten, 20:15ean hasita. Urrestillako pilotalekua leporaino bete zen, eta giro polita nagusitu zen bertan. Salsa, bachata, txa-txa-txa eta kizomba dantzatu zituzten ikasleek, eta, amaieran, irakasleari lore sorta bat oparitu zioten.