Festa giroan murgilduta jarraitzen dute urrestildarrek

Uztarria.eus | Festak
2018ko eka. 24a, 14:06

Ostiraleko Sorgin Eguna igarota, festa giroan mugilduta jarraitzen dute Urrestillan. San juan bezpera, atzo, eta San Juan Eguna, gaur, ekintzaz beterik izan dituzte. Atzo poteo herrikoia eta herri afaria egin zituzten, sua piztu aurretik. Gaur, berriz, urrestildarrek musikarekin ekin diote San Juan Egunari, Udal Musika Bandarekin. Ondoren, prozesioa eta meza izan dira, eta txikienek buruhandiekin jolasteko aukera izan dute.

Festak aurrera jarraituko du arratsaldean. Lore Kolore ipuin kontalariak saioa eskainiko du 17:30ean eta jarraian, merienda izango da. 20:15ean, berriz, AGL Saloiko dantza emanaldia izango da frontoian.

Hona hemen atzoko eta gaurko hainbat irudi:

 

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu