Gau giro ederra nagusitu da Oñatzen suaren bueltan

Uztarria.eus 2018ko eka. 24a, 14:35

San Juan festak ari dira ospatzen Oñatz auzoan, eta, beste hainbat lekutan bezala, sua piztu zuten han ere atzo gauean. Giro ederra nagusitu zen suaren bueltan, eta gaur ere egingo dituzte ekintzak festarekin jarraitzeko. Hain zuzen ere, herri kirolak izango dituzte eguerdi partean, eta, horrez gain, trikitilariak ariko dira musikaz eguna alaitzen.