Urrestillan hasi dituzte San Juan festak

Uztarria.eus | Festak
2018ko eka. 23a, 11:33

Urrestillan hasi dituzte sanjuanak. Atzo, ostirala, Gazte Eguna eta Sorgin Gaua ospatu zituzten. 19:00etan hasita, sorgin poteoa egin zuten, eta, horren ostean, Unidad Alavesa taldearen kontzertua izan zen. Ondoren, gazte afaria egin zuten kalean, eta gazte ugari bildu zen bertan. Gauean, berriz, Willis Drummond eta Bad Sound System taldeak aritu ziren zuzenean.

Giro ederra nagusitu zen atzo Urrestillan, baina protestak ere izan zuen lekurik atzokoan. Izan ere, Iruñeko talde bortxaketaren gaineko auziaren epaia salatzeko elkarretaratzea egin zuten plazan, 19:00etan.

 

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu