Elizkaleko Korputz jaietako zozketak baditu saridunak

Uztarria.eus 2018ko eka. 20a, 16:28

300 euroko diru-sariaren zenbaki sariduna 372 da. Bi lagunentzat talasoterapiako zirkuituaren, masajearen eta otorduaren zenbaki sariduna, berriz, 43 zenbakia. Rafa Gonzalez eta Bixente Irureta izan dira sariak eraman dituztenak.

Ekainaren 7tik 9ra bitartean ospatu zituzten Korputz festak Elizkaleko bizilagunek. Ohikoa den moduan, zozketa egin zuten festak bukatzerako, eta dagoeneko jakinarazi dituzte zenbaki saridunak. 300 euroko diru sariaren zenbaki sariduna 372 zenbakia da, eta Rafa Gonzalez izan da saritua. Aldiz, bi lagunentzat talasoterapiako zirkuituaren, masajearen eta otorduaren zenbaki sariduna 43 zenbakia izan da, eta Bixente Iruretak eraman du.