Zapatuan eta igandean ospatuko dituzte sanjuanak Oñatzen

Uztarria.eus 2018ko eka. 20a, 14:06
Igande eguerdian izango da aurtengo herri kirol erakustaldia. Argazkian, iazkoa.

San Juan eguneko meza bezperara aurreratu dute aurten. Bezperan egingo dute, era berean, auzokoen afaria, eta igande eguerdian herri kirolak izango dituzte.

Sanjuanak ospatzeko pronto dira Oñatzen. Aurten, asteburuan egokitu dira San Juan bezpera eta eguna, eta bi egun horietarako prestatu dute festa egitaraua.

San Juan egunez urtero egin ohi dute meza Oñatzen, loreen bedeinkapen eta guzti. Aurten, ordea, ekainaren 24ko elizkizuna 23ra aurreratu behar izan dute. San Juan eguna igandean tokatu da aurten, eta ezin izan dute apaizik inguratu egun horretarako; horregatik egingo dute sanjuanetako meza bezperan, zapatuan, 11:30ean.

Bezperan egingo dute, era berean, auzokoen afaria, eta igande eguerdian herri kirolak izango dituzte. Hau da bi egunetarako prestatu duten egitaraua:

Ekainak 23, zapatua.

  • 11:30. Meza, Azpeitiko Parrokiko koruaren parte-hartzearekin.
  • 12:00. Jubilatuen hamaiketakoa, trikitilariek girotuta.
  • 20:30. Auzotarren afaria.

Ekainak 24, igandea. San Juan eguna.

  • 12:00. Herri kirolak.
  • Egun guztian zehar, trikitilariak.