Emakumeon argazkia egingo dute bihar, osteguna, Olazko Andre Mariaren plazan. Eskualdeko talde feministek deituta, Gauak eta kaleak gureak dira lelopean elkartuko dira hainbat emakume argazkia ateratzeko. Ekimenaren deitzaileek 19:00etarako egin dute deialdia.
Eskualdeko talde feministak nahiz aldarri feministekin bat egiten duten emakumeak animatu dituzte biharko argazkira.