Anje Duhaldek borobildu du Orkatzen "asteburu zoragarria"

Uztarria.eus 2018ko eka. 18a, 13:55

Musika nagusi izan da Orkatz kultur elkartearen 25. urteurreneko ospakizunen asteburu nagusian. Ostiral eta zapatu gauean plazako karpa ikus-entzulez bete ondoren, atzo arratsaldean Sanagustin kulturgunean ere elkartu zen jendea, ospakizunen agurreko kontzertuaz gozatzeko prest. Eta ez ziren damutu kulturgunera joandakoak, Anje Duhalde lapurtarrak emanaldi ederra eskaini baitzuen, bere kanta ezagunekin ondo hornitua.

Orkatzeko kideak pozik azaldu dira asteburuak emandakoarekin, eta eskerrak eman dizkiete "era batera edo bestera asteburu zoragarri hau aurrera ateratzen lagundu" dieten guztiei.

(Argazkiak: Orkatz kultur elkartea)