Altsasukoei babesa Urrestillatik

Uztarria.eus 2018ko eka. 17a, 12:27

Iruñean manifestazio jendetsua egiten ari ziren une beretsuan, Urrestillan ere gogoan izan zuten atzo arratsaldean Altsasuko gazteen auzia. Festa Batzordeak sustatuta, sanjuanetako krosa bukatu ondoren, Altsasukoak aske esaldia osatzeko erabili zituzten kartelen atzean elkartu zen hainbat herritar plazan, babes argazkia ateratzeko.