Txakolinaren festa, giro onean

Uztarria.eus 2018ko eka. 16a, 15:39

Giro ona da nagusi orduotan Perez Arregi plazan, III. Txakolin Egunari esker. Getariako Txakolina jatorri izeneko hamazazpi upategi daude Perez Arregi plazan: Agerre, Aizpurua, Akarregi Txiki, Amestoi, Arbela, Arregi, Basalore, Elkano, Flysch, Gaintza, Mokoroa, Rezabal, Roke Eizagirre, Txomin Etxaniz, Ulacia, Urkizahar eta Zudugarai. Txakolina ez ezik, bildotxa eta Idiazabal gazta dastatzeko aukera dute festara gerturatu diren herritarrek. Trikitilari eta Aire Ahizpak taldearen doinu alaiaz girotuta dago festa.