Ikasturte amaierako jaialdiaren festaz gozatu dute Karmelo Etxegaraikoek eta Urolakoek

Uztarria.eus 2018ko eka. 15a, 22:53

Azken urteetan ohi dutenez, eskolak bukatu baino astebete lehenago ospatu dute gaur ikasturte amaierako jaialdia Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraikoek eta Urola Ikastolakoek. Urtero bezala, kiroldegiko harmailak bete-bete zirela erakutsi dituzte maila guztietako ikasleek gaurko egunerako prestatu dituzten musika eta dantza ikuskizunak. Batzuk urduri, beste batzuk kabitu ezinik, eta ia guztiak aurpegi ezagunak non topatuko harmailetara begira ibili dira txikienak. Besteak beste, Marea Urdinarekin eta Azpeitian gaur zortzi aurkeztuko den Euskaraldiarekin bat egin dute jaialdian zehar.