Udalaren Gazteria zerbitzuetan ordutegi aldaketak izango dira datozen egunetan

Uztarria.eus 2018ko eka. 15a, 19:26

Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekak gaur itxiko dituzte irailera arte. Gazte Informazio Bulegoak, berriz, udako ordutegia izango du astelehenetik aurrera: astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara, zabalduko dute.

Uda bertan da, eta Udalaren Gazteria zerbitzuek ordutegi aldaketak izango dituzte datozen egunetan. Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekak nahiz Gaztelekua gaur, ostirala, itxiko dituzte irailera arte. Izan ere, datorren astean bertako hezitzaileak buru-belarri udaleku irekien prestaketan murgilduko dira, ekainaren 25ean hasiko baitira aurtengo udalekuak.

Bestalde, datorren astelehenetik –ekainak 18– aurrera, udako ordutegian zabalduko dute Gazte Informazio Bulegoa. Hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara, zabalduko dute. Ordutegi hori izango du bulegoak uztailaren 20ra bitartean.