Euskal Herriko Inkesten eta Esperimentuen Kabia saria irabazi du Urola Ikastola BHIk

Uztarria.eus 2018ko eka. 14a, 13:42

Urola Ikastola BHIk Euskal Herriko Inkesten eta Esperimentuen Kabia saria jaso du, lehiaketako DBH1 eta DBH2 kategorian. Atzo, asteazkena, jaso zuten saria Urolako zenbait ikaslek Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campusean –Leioako campusa–. Horrenbestez, Urola BHIko ikasleak Espainiako Intesten eta Esperimentuen Kabia sariketan izango dira. Torrelavegan (Kantabria) jokatuko dute sariketa, ekainaren 27an, 28an eta 29an.

EHU, Eustat, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) dira Euskal Herriko Intesten eta Esperimentuen Kabia sariketaren sustatzaileak. Antolatzaileen hitzetan, honako hauek dira sariketaren helburuak: Estatistika, Probabilitatea eta Ikerkuntza Operatiboaren irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea unibertsitatetik kanpoko hezkuntza mailetan; ikasleen ezagutzetan eta gaitasunetan sakontzea, bai eta estatistikak bizitza errealean duen garrantziaz jabetzea; ikasleen artean estatistikarekiko interesa piztea, ia zientzia guztietan funtsezkoa den tresna gisa; estatistika proiektu bat egiteko eman behar diren urratsekin trebatzea ikasleak eta inguratzen gaituzten estatistika informazioak interpretatzen ikastea eta izpiritu kritikoa sustatzea.