'Biblia eta bortizkeria eza' hitzaldi sorta emango dute bihartik ostegunera Loiola Zentroan

Uztarria.eus | Gizartea
2018ko eka. 11a, 17:22

Joan Morera jesuitak emango ditu hiru hitzaldiak. 19:00etan hasiko dira hiru egunetako saioak.

Joan Morera. (Bartzelonako Elizbarrutia)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Biblia eta bortizkeria eza izenburuarekin hitzaldi sorta entzuteko aukera izango da bihartik ostegunera bitartean Loiolako Santutegiko Loiola Zentroan.

Joan Morera jesuita izango da hizlaria hiru egunetan, eta hitzaldi guztiak 19:00etan hasiko dira. Egun bakoitzean gai nagusiarekin zerikusia duen gai bat landuko dute. Bihar, Hainbeste bortizkeriaren erdian bortitza ez den Jainkoa? galderatik abiatuko du solasaldia Morerak; asteazkenean, berriz, Gaiztoekiko erantzuna: 'Zerbitzaria' izango da jorratuko duen gaia; eta osteguneko azken saioan, Zapaltzaileekiko erantzuna: Jesusen hirugarren bidea izango du hizpide.

Hitzaldiak irekiak eta doan dira. Loiolako Liburutegiko sarreran dago Loiola Zentroaren egoitza.

Bidali:  

Erantzunak

JosuExp | 2018-06-12 : 15:48

Barkatu? Biblia eta bortizkeri eza? orain? Eliza katolikoak erail dituen guztien ostean? Egin behar dezuena gauza bakarra da barkamena eskatzea eta lotsa pixkat erakustea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu