Kakahueteak eta eguzkiloreak landatu dituzte hazien tailerrean

Uztarria.eus 2018ko eka. 11a, 12:50

Hainbat familiak parte hartu zuen atzo, igandea, Ekoetxean egindako hazien tailerrean. LH1etik LH6ra bitarteko dozena inguru umek eta haien gurasoek, Kimu Bateko kideen laguntzarekin, kakahueteen eta eguzkiloreen haziak erein ahal izan zituzten goiz partean, Ekoetxearen ondoko Xaguxatar parkean. (Argazkiak: Kimu Bat)