Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa emango du DYAk ekainean

Uztarria.eus 2018ko eka. 11a, 13:26
DYAko kideak kalean egin zuten egitasmo batean.
Saioak DYAk Azpeitian duen egoitzan izango dira ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitartean, 10:00etatik 13:00etara. Izen-ematea 110 euro ordaindu behar da, eta ez da beharrezkoa aurrez sorospen ezagutzak izatea.

Gipuzkoako DYAk sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du ekainerako. Bi asteko ikastaroa ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 6an bukatuko da, eta saioak DYAk Urola kalean duen egoitzan izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dira saioak, 10:00etatik 13:00etara.

Ikastaroan egunerokoan aurki daitezkeen arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute, hala nola bihotz-biriken susperketa nola egin eta zauriak, hausturak nahiz erredurak nola sendatu. Alderdi teorikoaz gain, praktikoa ere jorratuko dute saioetan. Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez sorospen ezagutzarik izatea. Ikastaro bukaerako frogak gainditzen dituztenek DYAren Sorosle Titulua eskuratuko dute.

Edonork eman dezake izena, baina ikasle kopurua mugatua izango da. Matrikula 110 euro ordaindu beharko da. Izena eman edo informazioa eskuratu nahi duenak 943-46 46 22 telefonora dei dezake.