Hurrengo urtera arte agurtu dituzte Elizkaleko korputzak

Uztarria.eus 2018ko eka. 11a, 11:13

Ostegun arratsaldean ekin zioten aurtengo Korputz jaiei Elizkalean, eta zapatuan agurtu zituzten festak, hurrengo urtera arte. Ohi bezala, haur gaztetxo eta heldu elkartu dituzte Elizkaleko korputzek, eta gogotik gozatu dute denek, bakoitzak nahi erara. Buruhandien aurrean korrika egin dute batzuk, eta Kantujiran urratu dituzte eztarriak besteek. Lagunarteko bazkari-afariak ere ez dute etenik urtez urte, eta haiei ere eutsi diote aurten, nahiz eta eguraldiak ez duen askorik lagundu. Orain, kaleko apaingarriak kendu, eta hurrengo urteko Korputz festei itxaron beharko diete elizkaleko bizilagunek. 

Argazkiak: Juan Joxe Agirre eta Uztarria)