Ekainaren 10eko giza katea

Mundu zabaletik keinua giza kateari

Uztarria.eus 2018ko eka. 11a, 12:52

Gure Esku Dagok antolatutako atzoko giza katean azpeitiar gehienak Getaria eta Zumaia arteko errepidean egon baziren ere, badira mundu zabalean egitasmoari keinua egin dioten herritarrak. Azpeitiko lagun talde bat, esaterako, Norbegian da, eta atzo Bergenen giza katea irudikatu zuten. Beste bikote batek, berriz, giza katearekin bat egin zuen Tailandian.

Herritarrek bidalitako bideo laburrekin egindako laburpen bideo bat jarriko du sarean Uztarriak gaur. Eskerrik asko zuen argazkiak bidali dituzuen herritarroi! Webgunean sortutako bildumetara zuen irudiak gehitzerik nahiko bazenute, bidali mezu bat uztarria@gmail.com helbidera.