Bertako proiektu eraldatzaileak ezagutu ahal izan dituzte gaur Olatukoopen Saretze Egunean

Uztarria.eus 2018ko eka. 9a, 19:16

Olatukoop sareak Sanagustin kulturgunean egin ditu Saretze Eguneko jardunaldiak gaur, zapatua. Ekonomia soziala eta eraldatzailea ardatz dituzten enpresen, erakundeen nahiz elkarteen sarea da Olatukoop, eta gaur dozenaka lagun elkartu da Sanagustinen, esperientziak elkartrukatzeko.

Ekintzailetza sozial kooperatiboa izan dute hizpide jardunaldien hasieran, eta La burbuja del emprendimiento y la atomización de la clase trabajadora (Jose Manuel Martinez Bedia) liburua aurkeztu dute segidan. Ondoren Urola Kostako hainbat proiektutako ordezkariek hartu dute hitza, hala nola Sanagustin kulturgunekoek, Bizilore Azkoitiko eskola aktibokoek eta Azpeitiko Elkar-ekin taldekoek. 13:00etan bukatu dute jardunaldia, Barretartia umore zerbitzuetako kideen saioarekin.

Proiektuak aurrera atera nahi dituztenei eta kooperatiben munduan sartu nahi dutenei laguntzeko sortu zuten Olatukoop sarea 2014. urtean. 

Hona hemen, gaurko irudi batzuk (Irudiak: Olatukoop eta Twitter):