Sua piztu da Barrenetxe auzuneko garaje batean

Uztarria.eus 2018ko eka. 9a, 16:41

Sutea izan da gaur, zapatua, eguerdian Barrenetxe auzuneko 3. zenbakiko garaje batean. 14:15 aldera jaso dute abisua suhiltzaileek. Ertzaintzak jakinarazi duenez, garajean piztu da sutea. Ez da inor zauritu, baina suak kalteak eragin ditu auto batean. Suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzaingoak bertaratu dira suaren tokira. Uneotan kontrolpean dute sutea.