Antzerki obretan murgilduta amaitu dute ikasturtea herriko aktore gaztetxoek

Uztarria.eus 2018ko eka. 9a, 14:17

Ikasturtea behar bezala amaitzeko, azken hilabeteotan antzerki tailerrean ibili diren gaztetxoek bi antzezlan eskaini zituzten atzo, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Dozenaka lagun gerturatu zen kulturgunera herriko neska-mutil gaztetxoen antzezlanak ikustera. 18:30ean hasita, Gauaren egiak eta Gaitz erdi izeneko antzezlanak izan ziren ikusgai. Obra horiek Alaitz Olaizolak idatzi ditu antzerki ikasleen nahietatik abiatuta. Olaizola da Gazteria Sailak antolatzen duen antzerki tailerraren dinamizatzailea. Gogotik gozatu zuten atzokoan Sanagustinera bertaratu ziren lagunek, oholtza gainean zein behean.