Hasi dira Elizkaleko Korputz festak

Uztarria.eus 2018ko eka. 7a, 20:59

Elizkalean murgildu dira festan dagoeneko. Gaur arratsaldean ekin diote aurtengo Korputz jaiei, eta aurretik dituzte hiru eguneko festak. Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoak arduratu dira korputzei hasiera emateaz, beren doinuekin girotu baitute Elizkalea arratsalde partean. Haien ostean, 18:30 aldera, irten dira kalera Elizkaleko buruhandiak, eta Alde Zaharrean barrena aritu dira korrika hara eta hona, dozenaka haurrekin batera. Giro ederrean hasi dituzte jaiak. Izan ere, haur gaztetxo eta heldu elkartu dira gaur arratsaldean festak elkarrekin hasteko. 19:00etan meza egingo dute parrokiko kaperan, hildako kaletarren alde.

Bihar jarraituko dute prestatutako ekintzekin. Hona hemen datozen egunetarako prestatutako egitaraua:

Ekainak 8, ostirala

  • 18:00. Kalean gora, kalean behera, Juan Antxieta musika eskolako musikariak. Ondoren, buruhandiak.
  • 19:00. Gitarra-poteoa, gitarra eta Kantu-Jira taldeetakoekin.
  • 22:30. Erromeria, Eneko Arbeo soinujolearekin eta Jon Izagirre pandero-jotzailearekin.

Ekainak 9, zapatua

  • 13:00. Trikitilarien kalejira.
  • 19:30. Triki-poteoa.
  • 20:30. Lagunarteko afaria, Baigera Ieko tabernan.
  • 23:00. Orots talde.
  • 00:00. Festetako zozketa, kalean bertan.