'Mikrouhinak' saioa

Orkatz kultur elkartearen 25 urteko ibilbidea gogoratzen

Uztarria.eus 2018ko eka. 7a, 13:53

Orkatz Kultur Elkarteak 25 urte beteko ditu aurten, eta horren harira denetariko ekintzak egin dituzte urtea hasi zenetik. Orain, urteurren festaren atarian, kultur elkarteko kide diren Eneritz Mancisidor eta Aitzol Iparragirrerekin aritu dira hizketan Uztarria, Urola Kostako Hitza eta Kulturaz kooperatiba, Mikrouhinak bideo sortarako. Orkatzen 25 urteko ibilbideaz, kultur elkartearen berezitasunaz, herritarrei eskeintzen dionaz, generazio ezberdinen arteko harremanaz, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz mintzatu dira Macisidor eta Iparragirre.

Ekainaren 14an, 15ean, 16an eta 17an ospatuko dute urteurren festa. Egun horietarako prestatu duten egitaraua, hemen:

Ekainaren 14a, osteguna:

19:00etan: herriko hainbat tabernetan, Imanol Ituño eta Asier Kidam magoak.

22:00etan: Gala Nagusia Orkatzen.

Ekainak 15, ostirala:

19:00etan: Txalainaken emanaldia, karpan.

22:00etan: The Potes eta The Fridays Crew taldeen kontzertuak, karpan.

Ekainak 16, zapatua:

12:00eta: Herri kirolak plazan.

15:00etan: Herri Bazkaria Sanagustinen. Bazkalostean, Akerriperen emanaldia.

23:00etan: La Basu, Egurra Ta Kitto eta Bad Sound System taldeen kontzertuak karpan.

Ekainak 16, igandea:

19:00etan: Anje Duhalderen kontzertua Sanagustin kulturgunean.