Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2018ko eka. 5a, 11:53

Udalbatzaren ohiko bilkura 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, ekonomia sustatzeko diru-laguntzak eta etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak izango dituzte hizpide udalbatzarrean. Bestalde, Gure Esku Dagoren giza kateari babesa emateko mozioa onartuko dute bi udal taldeek.

Gaur, ekainak 5, Udalbatzaren ohiko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko areto nagusian. 19:00etan hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. Honako hauek dira gaiak:

1.- Udalaren lanpostu zerrendan Zerbitzu Orokorrak departamenturako balio anitzeko lehen mailako lau ofizial hautatzeko oinarriak eta deialdia onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren eta Dendartean elkartearen arteko hitzarmena onartzea, Azpeitiko merkataritza indartzeko.

3.- Azpeitian ekonomia sustatzeko 2018ko diru-laguntzaren deialdia onartzea.

4.- Etxebizitzak alokatzeko 2018ko diru-laguntzen deialdia onartzea.

5.- Gure Esku Dagoren giza katearen mozioa onartzea.

6.- Galdera eta erreguak.