"Azpeitiko Kaka Tour": kexa, txakurren gorotzak tarteko

Uztarria.eus 2018ko eka. 4a, 19:58

Herritar batek Uztarriara igorritako argazkia da honako hau. Enparan Dorretxearen atzeko bidegorri inguruan ateratako argazkia da, eta txakurren gorotzak ageri dira bertan. Kexa modura bidali du irudia Uztarriara, eta izenburua jarri dio: "Azpeitiko Kaka Tour". Zelai Luzeko espaloiak eta bide gorri ingurua "zerri eginda" daudela salatu du argazkiaren igorleak: "Plazatik abiatu eta Zelai Luzetik Damasora bitarteko bidean hogei mokordo baino gehiago kontatu ditut. Zelai Luzeko zelaiak zerri eginda daude, eta espaloiak... Egoera negargarria iruditzen zait, eta zerbait egin beharra dagoela uste dut. Oraintxe ateratako argazki batzuk bidaltzen dizkizuet adibide bezela". Argazkia bidali duen igorleak esan duenez, irudiak Uztarriara bidali aurretik udaletxera jo izan du, baina ez du aldaketarik nabaritu.