'Mikrouhinak' saioa

Sanjuandegiko VI. Trikitilari Txapelketa, bideoan

Uztarria.eus 2018ko eka. 4a, 16:54

Joan den zapatuan jokatu zen VI. Sanjuandegiko Trikiti Txapelketa, auzoko festen egitarauaren barruan. Bertan, 18 urtez azpiko zazpi bikotek hartu zuten parte, eta Ane Arrizabalaga 14 urteko soinu jotzaileak eta Ane Urzelai 15 urteko pandero jotzaileak jantzi zuten txapela. Bigarren postuan gelditu ziren Julen Labaka (15 urte) soinu jotzaile errezildarra eta Garazi Larrañaga (15 urte) pandero jotzaile azpeitiarra. Saioaren laburpen bideoa da honako gau, Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek Mikrouhinak atalerako egindakoa.