Enparan kalean Korputz jaiak ospatu dituzte

Uztarria.eus 2018ko eka. 3a, 20:14

Enparan kaleko bizilagunek gaur ospatu dituzte Korputz jaiak. Goizean, ohi bezala, txistulariak, hamaiketakoa eta meza izan dituzte. Ondoren, Baigeran elkartu dira kalekoak bazkaltzeko. Bertan, trikitilarien eta bertsolarien saioa izan dituzte bazkalostean, eta Enparan kaleko hiru herritar omendu dituzte: Mikel Larrañaga, Joxe Mari Sudupe eta Joxe Mari Zelaia.