Hainbat gitarra jotzaile bildu ditu Gitarra Topaketak Soreasun

Uztarria.eus 2018ko eka. 2a, 16:09

Gipuzkoako sei musika eskolatako gitarra jotzaileak bildu dira gaur eguerdian Soreasu antzokian, Gitarra Topaketan: Donostiako F. Escudero Kontserbatorioa, Beasaingo Loinatz musika eskola, Errenteriako Musika Eskola, Arrasate Musikala, Zumarraga-Urretxuko Sekundino Esnaola musika eskola eta Azpeitiko Juan Antxieta musika eskola. Gitarra jotzaileek hainbat pieza jo dituzte, eta bukaeran, diplomak banatu dizkiete gitarra ikasleei.