Sanjuandegiko festak 2018

Dantzaki eskolakoek dantza erakustaldia egin dute Sanjuandegin

Uztarria.eus 2018ko eka. 2a, 12:52

Jose Mari Orbegozoren Dantzaki dantza eskolako haur eta helduek dantza erakustaldia egin zuten atzo gauean Sanjuandegiko festen barruan. Era askotako dantzak ikusteko aukera eskaini zuten, eta jende asko bildu zen ikuskizunaz gozatzera. Areto dantzez gainera, funky, zumba eta bestelako dantza batzuk egin zituzten.