Goenako gunea egokitzeko lanak abiatu ditu Udalak

Uztarria.eus 2018ko mai. 31a, 18:46

Goena itxuraz aldatzen hasi da. Azpeitiko Udalak gunea txukuntzeko lanak hasi ditu, eta dagoeneko makinak lanean ari dira. Modu horretan, futbol zelai zaharra eta autoak aparkatzeko gunea lurrez estali dituzte. Udalak adierazi duenez, "zer egingo den guztiz zehaztu gabe dagoen arren", berdegunea zabalduko dute egoteko leku bilakatzeko eta hala nahi duten herritarrek eguzkia hartzeko aukera izateko. Era berean, cricketean jokatzeko gunea ere egokituko dute. Gainontzeko lanak, "Udalak izango duen diruaren arabera" erabakiko dituzte. Autoak garbitzeko tokia, aldiz, bere horretan mantenduko dute.

Hona hemen Goenan egiten ari diren lanen irudi batzuk: