Euskal presoen kolektiboa ematen ari den urratsak izan dituzte hizpide

Uztarria.eus 2018ko mai. 31a, 11:09

Ekhiñe Eizagirre eta Txema Matanzas preso ohiek solasaldia eskaini zuten atzo, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. Dozenaka lagun izan zen bertan, euskal presoen kolektiboa ematen ari den urratsen gaineko azalpenak entzuten. Orkatz kultur elkarteak eta Kalera! dinamikak antolatutako hitzaldia, Zein urrats ari dira egiten euskal preso politikoak? izenburupean egin zuten.

Aurten 25 urte beteko ditu Orkatz elkarteak, eta urtemugarako prestatu dituzten ekintzetako bat izango da biharko hitzaldia. Elkarteak azaldu duenez, hurrengo hitzaldia Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak eskainiko du. Ekainaren 13an izango da, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean, ... eta orain, zer? izenburupean.