Euskal selekzioak Espainiako Txapelketarako deitu du Maite Etxezarreta lasterkaria

Uztarria.eus 2018ko mai. 30a, 12:33
Maite Etxezarreta lasterketa batean.

Ekainaren 10ean Borriolen (Castello, Herrialde Katalanak) jokatuko den mendi maratoian parte hartuko du Etxezarretak. Hark Uztarria.eus-i azaldu dionez, "izugarrizko ilusioarekin hartu du berria".

Euskal selekzioak Espainiako Txapelketarako deialdian sartu du Maite Etxezarreta korrikalari azpeitiarra. Horrenbestez, ekainaren 10ean Borriolen (Castello, Herrialde Katalanak) jokatuko den mendi maratoian parte hartuko du Etxezarretak. Hark Uztarria.eus-i azaldu dionez, "izugarrizko ilusioarekin hartu du berria", eta probarako gogoz dago.

Hain zuzen ere, 42 kilometroko proba izango da Borriolekoa, 2.500 metroko malda positiboduna. Eta Etxezarreta beste 15-20 bat korrikalarirekin batera joango da probara, euskal selekzioa ordezkatzera.