Ekaitz Larrazabal 'Katxo' Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udazkeneko Fasera sailkatu da

Uztarria.eus 2018ko mai. 29a, 12:37
Ekaitz Larrzabal 'Katxo' Azpeitiko bizilaguna. (BBE)

Udaberriko Faseko Bilboko saioa irabazita, Udazkeneko Fasean izango da Azpeitiko bizilaguna. Beste 29 bertsolarirekin ariko da kantuan fase horretan. Lehen fasean puntu gehien batu dituzten bertsolariak sailkatu dira bigarren fasera.

Ekaitz Larrazabal Katxo (Getxo, 1979) Azpeitiko bizilaguna Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udazkeneko Fasera sailkatu da, eta beste 29 bertsolarirekin ariko da kantuan fase horretan. Zapatuan bukatu zen Udaberriko Fasea, eta puntu gehien batu dituzten bertsolariek egin dute txapelketan aurrera.

Hamabi saiotan 78 bertsolari aritu dira kantuan Udaberriko Fasean, eta Katxok apirilaren 14an abestu zuen Bilboko BBK aretoan. Getxoztarra nagusitu zen saio hartan, 160,5 puntu batuta, eta txapelketan aurrera egin ahal izan du puntu horiei esker.