Igandeetan eta jaiegunetan joan-etorri bat gehiago egingo du Azkoitia eta Donostia arteko UK01 autobus lineak

Uztarria.eus 2018ko mai. 28a, 14:28

Ekainaren 3an hasiko da Lurraldebus zerbitzu berriak eskaintzen. Azkoititik 19:45ean aterako da autobusa, eta 20:55ean iritsiko da Donostiara. Itzulerako autobus zerbitzu berria, berriz, 21:05ean abiatuko da Donostiatik, eta 22:15ean iritsiko da Azkoitira. Urte osoan zehar izango dira zerbitzu berriak.

Datorren igandetik aurrera joan-etorri bat gehiago egingo dute Azkoitia eta Donostia arteko UK01 lineako Lurraldebusen autobusek. Hain zuzen ere, igandeetan eta jaiegunetan izango da erabilgarri zerbitzua. Azkoititik 19:45ean aterako da autobusa, eta Azpeitian eta Zestoan geldialdiak eginda, 20:55ean iritsiko da Donostiara. Itzulerako autobus zerbitzu berria, berriz, 21:05ean abiatuko da Donostiatik, eta 22:15ean iritsiko da Azkoitira. Urte osoan zehar izango dira zerbitzu berriak.

Honako hauek dira zerbitzu berriaren ordutegiak: