Gaur izango da uda aurreko Soreasuko azken zine emanaldia

Uztarria.eus 2018ko mai. 28a, 13:37
Soreasu antzokia.

Gaur, astelehena, izango da uda aurreko film komertzialen azken emanaldia. Tomb Raider (AEB, 2018) filma ikusi ahal izango da, 21:00etan hasita. Irailean itzuliko dira film emanaldiak.

Maiatzarekin batera bukatuko dira denboraldi honetako film komertzialen Soreasuko emanaldiak, eta gaur, astelehena, izango da uda aurreko azken saioa. Tomb Raider (AEB, 2018) filma ikusi ahal izango da, 21:00etan hasita; ikusleen eguna izango da gaurkoa.

Kulturaz kooperatibak kudeatzen du Soreasu antzokiko zinema, eta 2017ko udazkenetik 2018ko negura bitartean izan dira denboraldi honetako saioak. Ohiko moduan, irailean itzuliko dira film emanaldiak.