Herriko sarreretako panelak aldatu ditu Udalak

Uztarria.eus 2018ko mai. 25a, 14:25

Herri sarrera guztietako panelak aldatzen ari da Azpeitiko Udalak. Hainbat lekutan egin dute aldaketa dagoeneko, eta panel berriak ikus daitezke toki horietan. Kartel berrietan Azpeitiko hainbat guneren irudiak jarri dituzte, hala nola udaletxea, plazako kioskoa, Burdinbidearen Euskal Museoaren eraikina eta tren bat ikus daitezke. Panelaren azpiko aldean "AzpeitiaHazparne senidetutako herriak" testua irakur daiteke; izan ere, 31 urte dira aurten bi herriok senidetu zirela. Argazkian ikus daiteke Loiola parean jarri duten kartela.