ONCEren Sari Solidarioa jaso du Laura Agirrek Zumagarrako Ospìtalearen izenean

Uztarria.eus | Gizartea
2018ko mai. 24a, 15:04

ONCE Espainiako itsuen elkarteak 2018ko bere Sari Solidarioak banatu zituen atzo Donostian. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat erakunde, elkarte eta norbanako saritu ditu ONCEk. Horietako bat izan da Zumagarrako Ospitalea, eta Laura Agirre azpeitiarra izan zen Musikeneko ekitaldian osasun zentroaren izenean saria jaso zuenetako bat. Zumarragako Ospitaleko Gestio Ekonomikoaren zuzendaria da Agirre (2012ko maiatzeko aldizkarirako elkarrizketatu zuen Uztarriak). Argazkian, eskubitik aurrena da Agirre.

(Argazkia: ONCE Euskadi)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu