Plazako eraikin bat eraitsiko dute, egoera txarrean dagoelako
Hirigintza
2018ko mai. 23a, 19:06
Gaur, asteazkena, hasi dituzte plazako 3. zenbakidun etxe ataria eraitsi aurreko lanak. Aldamioak jarri dituzte eraikinaren aurrekaldean, eta aurki hasiko dira botatzeko lanekin. Udalak jakinarazi duenez, eraikina zaharra da eta egoera txarrean dago; horregatik eraitsiko dute. Bi hilabete inguru beharko dituzte eraikina botatzeko, eta udalak azaldu duenez, uztailaren 20rako aurreikusten dute aldamioak kentzea. Epe tarte horretan astearteetako azokako hainbat postu berkokatu egingo dituzte. Argazkian, eraikina aldamioak aurrean dituela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!