Txoriak plastikoa zuen maite?

Uztarria.eus 2018ko mai. 23a, 19:15

Argazkiko zozo habia Sanjuandegiko Barrenetxe auzoko gorosti arbola batean dago. Ondoan pasatzen diren asko ez ziren haren presentziaz jabetuko agian, baina zenbait bizilagunen arreta piztu du, eta haietako batek erakutsita aurkitu du Uztarriak. Ohikoagoak diren beste material batzuekin batera, plastiko zatiak erabili ditu txoriak habi hori eraikitzeko, eta hori gertatu zaie deigarria habia ikusi dutenei. Materialak berrerabiltzearen adibide bitxia, plastikoak edozein bazterretan eta halamoduz erraz aurki daitezkeenaren erakuslea ere bada zozo habia.