Fernando Aramendi: "Aitaren ondoan hasi nintzen ile apaintzaile lana zer den ikasten"

Urola Kostako Hitza 2018ko mai. 22a, 13:48
Fernando Aramendi. (Gizonezkoen Ile Apaindegien Gipuzkoako Elkartea)

Gizonezkoen Ile Apaindegien Gipuzkoako Elkarteak Ongi etorri kalpar guztiak kanpaina jarri du martxan, eta partaideen artean dago Fernando Aramendiren (Azkoitia, 1960) ile apaindegia. Azpeitian bizi da Aramendi, eta hari elkarrizketa egin dio Urola Kostako Hitzak.

Ongi etorri kalpar guztiak kanpainan parte hartu duzu bigarren urtez jarraian. Zer esan nahi du bertan parte hartzeak?

Zozketa batzuk antolatzen ditugu, bezeroei beraien konpromisoa eskertzeko asmoz. Iaz aurrenekoz parte hartu genuen, eta gustura gelditu ginen; horregatik, aurten berriz egitea pentsatu dugu.

Zer nolako zozketak dira?

Euskal Herriko landetxe batean bi gauko egonaldiak, doako ile mozketak eta beste opari batzuk zozkatuko ditugu.

Uztailaren 14an amaituko da kanpaina, ezta?

Hori da. Bi hilabete iraungo du. Denbora tarte horretan, bezero gehienak etorriko dira ile apaindegira, eta hori da nahi duguna, ahal den gehienek gozatzea kanpaina honetaz.

Bizpahiru belaundalditan mantendu diren ile apaindegiek parte hartu dute kanpainan.

Bai. Elkarteko kide garen ile apaindegietatik hamabost ari gara parte hartzen. Ni eta beste batzuen negozioak, behintzat, lehendik datoz, beste belaunaldi batzuetatik. Nire aita bizargina zen, eta aitona ere negozio honetan aritzen zen.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.