Santio eguna asteguna izango denez, uztailaren 28an ospatuko da festa eguna

Uztarria.eus 2018ko mai. 22a, 11:56
Iazko Sagardo Eguneko irudia.

San Inazio eta Santio jaien inguruko gainerako festa egunak ere zehaztu ditu Festa Batzordeak dagoeneko. Umeen Eguna eta errekortarien txapelketa, adibidez, uztailaren 22an izango dira.

Santio eguna, uztailaren 25a, aurten ez denez jaieguna izango, Azpeitiko Udaleko Festa Batzordeak erabaki du Baserritarren Eguneko festa uztailaren 28an ospatzea. Hori dela eta, hilaren 28an, larunbatez, izango dira sagardo dastaketa eta txapelketa, Euskal Herriko Blonda Txapelketa eta txahal erretzea.

San Inazio eta Santio jaien inguruko gainerako festa egunak ere zehaztu ditu Festa Batzordeak dagoeneko. Horrenbestez, uztailaren 21ean karting txapelketa izango da Perez Arregi plazatxoaren inguruan eta uztailaren 22an Umeen Eguna eta errekortarien txapelketa izango dira. Uztailaren 29an, berriz, lehen zezenketa egingo dute. San Inazio festak, berriz, uztailaren 30ean lehertuko dira.