Gipuzkoako Hiru Txirlo bolo txapelketaren azkenaurreko jardunaldia hartu du Garmendipek

Uztarria.eus 2018ko mai. 21a, 16:38

Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo bolo txapelketaren zortzigarren jardunaldia jokatu zen joan den zapatuan, hilak 19, Garmendipeko bolatokian. Orotara, Gipuzkoako hainbat txokotako 48 bolarik hartu zuten parte, baita Azpeitiko  Garmendipe bolo taldeko kideek ere. Iñaki Burunza soraluzearra sailkatu zen aurrena zapatuko tiraldian, 9 txirlorekin. Garmendipe taldeko kidea den Yarisa Caballerok eman zion saria Burunzari. Caballero, berriz, seigarren sailkatu zen zapatuko tiraldian, 7 txirlorekin.

Joan zen martxoan hasi zen bolo txapelketa, eta datorren zapatuan jokatuko dute bederatzigarren eta azken jardunaldia, Azkoitiko Floreaga bolatokian.