'Mikrouhinak' saioa

'Greban gaude' antzezlanaren azken agurra

Uztarria.eus 2018ko mai. 21a, 12:24

Emakumeen Mahaiak eta Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, ikasturte amaierako emakumeen jaialdia  izan zen ostiralean Sanagustin kulturgunean. Aurtengo jaialdia "berezia" izango zela aurreratu zuten egitarauaren berri eman zutenean, eta horrela izan zen. Izan ere, hamabost urtetan zehar Euskal Herriko hainbat txokotan eskaini ostean, azkenekoz egin zuten Greban gaude antzezlana Gurutze Eizmendi, Alaitz Olaizola eta Idoia Uranga aktoreek. Jendez lepo bete zen kulturgunea emakumeen aldarriak oinarri dituen antzezlana agurtzeko. Ostiraleko emanaldian hartutako irudiekin Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak egindako laburpen bideoa da hau, Mikrouhinak bideo sortarako.