Perez Arregi plaza, scooterzaleen topagune

Uztarria.eus 2018ko mai. 20a, 16:36

Azpeitiko, Euskal Herriko hainbat txokotako eta Kataluniatik etorritako scooterzaleek Scooter Topaketak egin dituzte gaur herrian. Vespa eta Lambreta motoenganako zaletasunak elkartuta, 40 lagun inguruk hartu du parte gaurko prestatuta zuten egitarauan. Goizean, 10:30 aldera iritsi dira Vespa eta Lambreta motoak Perez Arregi plazara, eta bertan ikusgai izan ostean, motozaleek itzulia egin dute inguruko herrietatik. Azpeititik abiatu dira, eta ondoren, Zestoatik, Iraetatik, Arroatik, Zumaiatik, Aizarnazabaldik eta Aizarnatik igaro dira. Aizarnan hamaiketakoa egin ostean, Azpeitira itzuli dira, Etumetatik eta Bentaberritik pasatu eta gero. Eguna borobiltzeko bazkaria egin dute Perez Arregin 14:30ean hasita.